Errezetak euskal gastronomiaz euskaraz gozatu nahi duten sukaldari profesional zein amateurri zuzendua dagoen aplikazioa da.
Errezetak lau kategoria ezberdinetan daude sailkaturik: Betiko errezetak, Bertoko produktuekin eginak, Edariak eta nola ez, Pintxoak; guztiak ere argazkiekin lagunduak.
Gainera, errezeta bakoitzak kostu, denbora, pertsona kopuru eta zailtasun maila propioak ditu; horrela, momentu bakoitzera ongi moldatu daitekeen errezetak berehala kontsultatu eta aurkitzeko aukera eskainiz.
Horretaz gain, bilaketak errazteko asmoarekin, etiketa sistema bat ere erabil daiteke.
Gozatu euskal gastronomiaz Errezetakekin! On egin!